INSTALAZIO ETA ERREKURTSOAK

EIBAR HHI HHE zentroa Debabarrena eskualdean dauden lau zentrok osatzen dute; zehazki, Eibarren, Elgoibarren, Deban eta Mutrikun.

Eibarren dago eraikin nagusia, Isasi kalean, Unzaga plazatik gertu. Ikastetxe honek 9 gela ditu ikasleei eskainitako programak eman ahal izateko. Informatika-gela bat eta ikus-entzunezko hornidura duen beste bat ditu. Ikastetxe honetan ikastetxeak eskaintzen dituen irakaskuntza-maila guztiak ematen ditugu.

Tamaina txikiagoko beste hiru zentro ere baditugu:

Elgoibarko zentroa Gabriel Krutzelaegi kalean dago, Euskotreneko Toletxegain geltokitik gertu, eta eraiki berria da. Lau gela ditu, horietako batek ikasleek erabiltzeko ordenagailuak ditu. Ikastetxe horretan prestakuntza arautuko nahiz arautu gabeko irakaskuntzak ematen dira.

Debako zentroa Astillero kalean dago, hirigunean, udal-liburutegiaren ondoan, eta eraiki berria da. Bi gela ditu. Ikastetxe horretan prestakuntza arautuko nahiz arautu gabeko irakaskuntzak ematen dira.

Azkenik, Mutrikun zentro bat dugu, Eulogio Ulazia kalean, aparkaleku publikoaren ondoan. Bi gela ditu. Ikastetxe horretan arautu gabeko prestakuntza ematen da.