GRADU I eta II


Oinarrizko prestakuntza hobetu eta finkatu nahi duten pertsonek helduentzako Hezkuntzako I. eta II. Graduetan matrikula daitezke. Gradu hauek ikasleen ulermena, irakurketa eta idazketa mailak hobetzeko daude pentsatuak, baita oinarrizko irakaskuntzak jasotzeko ere, matematikan, zientzietan, historian eta geografian besteak beste.
Maila hauen asmoa ikasleak hobeto gizarteratzea da, eta nahi badute, III. Graduko ikasketak jarraitzeko aukera izatea.
Ebaluazio jarraia da, eta nahiz arlo batzuetan edo arlo guztietan matrikula daitezke.


GRADU I: ALFABETIZAZIOA

GRADU I-ek hezkuntza maila baxuena duten ikasleak hezitzen ditu. Oinarrizko helburua alfabetizazio funtzionala lortzea da.

 
GRADU II: KULTURA OROKORRA

GRADU II-an bizi maila guztietan beharrezko diren ezagutzak eta oinarrizko konpetentziak sendotzen dira. Hau amaitu ondoren, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara igarotzeko aukera dute.