HISTORIA

EPA EIBAR HHI ikastetxea 1988-1989 ikasturtean jarri zen martxan, Urkizu ikastetxe publikoko eraikuntzan berauekin gela eta ekipamendua konpartituz. Honek funtzionamendu ona eduki ahal izateko kaltea suposatu zigun, zeren zenbait arazo sortu baitzizkigun, ordutegia, gela erabilera eta abar.

Lau urte geroago Debako EPA zentruarekin bat egin genuen eta geroztik gure ikastetxeko partaide izan da.

Urte bete geroago ikastetxea orain dugun eraikuntzara aldatu zen, Isasi kaleako 39.era. Beste urte bat geroago Elgoibarko EPA sortu zen eta honela orain dugun estruktura finkatu zen.