GRADU III (BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA)

Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu nahi duten ikasleek III. Gradu  honetan matrikulatu beharko dute

III. Gradu  honek  lau maila (modulu) ditu, bakoitza lauhilabetekoa.

Lau hilabeteko modulu bakoitzak hiru arlo ditu:


• Komunikazio arloa (Gaztelania, Euskara eta Atzerriko Hizkuntza)
• Gizartea arloa (Geografia eta Historia)
• Zientifiko eta Teknologiko arloa (Matematika eta Natur Zientziak)
• Aukerako modulu 1 (Arte, Informatika, edo Testu iruzkina)

Matrikula epeetan ikasleak zentrora etorri beharko du daukan dokumentazio akademikoarekin (originala eta fotokopiak), eta egindako ikasketen  eta ikastetxean bertan eginen zaion mailakatze-frogaren emaitzen arabera, dagokion moduluan atxikiko da eta dagozkion arloak baliozkotu egingo zaizkio.